V.Kresala Saria jasoko du Sara Mazkiaran zinegileak

Ohiko eszenatokitik urrundu, eta emanaldi berezi bat egingo dute Kresala Zineklubeko kideek abenduaren 19an, Donostiako Antzoki Zaharrean. Aurtengo Kresala Saria emango diote orduan Sara Mazkiaran zuzendaritza laguntzaileari, bere ibilbide profesionala omentzeko.