‘HYAKKA’: Irteerarik gabeko labirintoan galdutako oroitzapenak
Zuzendaria: Genki Kawamura Urtea: 2022 Herrialdea: Japonia Saila: SAIL OFIZIALA Harrigarria da film batzuek duten lotura gaitasuna. Lehen irudiak ikusi bezain laster ikus-entzulea istorioan barneratzeko ahalmen horrek zaurgarri egiten gaitu, eta kondenatuta gaude besaulkian tinko gelditzera. 15 minutu (edo gutxiago) besterik ez ditu behar Genki Kawamura japoniarrak gure interesa bereganatzeko. Dementzia diagnostikatu dioten Yuriko da Hyakka (A Hundred Flowers) filmaren protagonista, baina gaia abiapuntu duten