Hamairu lan lehiatuko dira aurtengo Huhezinema-ren sail ofizialean, tartean Kimuak katalogoko lau film
http://vimeo.com/77177090 Eman dute ezagutzera Huhezinema jaialdiaren Sail Ofizialean parte hartuko duten lanen zerrenda. Aukeratutako lanen maila primerakoa da; izan ere, sari nagusiak eskuratzeko lehian arituko diren hamahiru lanen artean, Kimuak katalogoko lau baitaude. Jaialdia bera martxoaren 26, 27 eta 28an egingo dute, azkeneko egunean lan finalisten emanaldia egingo dutela.