Proiekzioak eta master klaseak, 14. HUHEZINEMA hibridoan

Martxoaren 17an eta 18an, asteazkena eta osteguna, egingo dute HUHEZINEMA Film Laburren Jaialdiaren 14. edizio hibridoa Aretxabaletako Arkupe aretoan eta Twitch streming plataforman. Bi sailetan banatuta, 21 film labur proiektatuko dituzte, eta horrez gain, Binahi Kasting Agentziak eta IXA serie aplikazioaren arduradunek master klase bana eskainiko dute.

By |2021-03-15T11:02:13+02:0015 martxoa, 2021|

Huhezinemaren 11.edizioak baditu irabazleak

Iragan ostiralean, martxoaren 23an, ezagutu genituen Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 11.edizioko irabazleak.  Arratsaldeko 16:00tan ekin zioten amaiera ekitaldiari, eta ikasle, zinemazale, zein zudendari, babesle eta egileek lepo bete zuten Aretxabaletako Arkupe aretoa. Hesian taldeko abeslari den Zuriñe Hidalgok eta Iban Garcia Youtuberrak gidatu zuten saioa.

By |2019-05-15T16:39:52+02:0026 martxoa, 2018|

Hemen da 2018ko Huhezinema, Euskal Film Laburren Jaialdia

Bihar, martxoaren 21, abiatuko dute Huhezinema  jaialdiaren 11.edizioa. Hamaika ekitaldi eta proiekzio antolatu dituzte, aurreko urteetan bezala, hiru eguneko iraupena izango duen ekitaldirako:  Sail Ofiziala osatzen duten lanen proiekzioa; Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa osatu zuten laburren erakusketa; ikasleei zuzendutako masterclass berezi bat; Euskal Websailen Topaketa; MU-ko Ikasleen Saila eta Kutixi Saila, besteak beste.

By |2018-03-20T14:16:19+02:0020 martxoa, 2018|

HUHEZINEMA: Ikasle eta profesionalen topagune, hamargarrenez

Martxoaren 29tik 31ra egingo dute HUHEZINEMA jaialdiaren 10. edizioa. Hezkuntza proiektu esperimental gisa abiatu zuten, eta hamar urte geroago, Euskal Herriko film laburren jaialdien zirkuituan urteroko zita garrantzitsu bilakatu da. Ikus-entzunezko ikasleen eta industrian diharduten profesionalen topagunea ere bada, eta ibilbidearen nondik norakoak zein aurtengo edizioaren xehetasunak ezagutzeko, Iban Del Campo (Arrasate, 1971) Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Graduko irakaslearekin eta HUHEZINEMA jaialdiko koordinatzailarekin, eta Idoia Dávila

By |2019-05-22T12:47:48+02:0029 martxoa, 2017|

Mondragon Unibertsitatean izan gara Zinea eta Ganbara aurkezten

Joan zen ostiralean EHUren Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean egindako aurkezpenaren ostean, gaur, martxoak 13, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean (HUHEZI), Aretxabaletako campusean, izan gara, Ikus-entzunezko Komunikazioko bigarren, hirugarren eta laugarren mailako ikasleei Zinea eta Ganbara proiektuak azaltzen.

By |2017-03-23T17:11:39+02:0013 martxoa, 2017|

Zinea eta Ganbara egitasmoak EHUn aurkeztu ditugu

Kazetaritza eta Ikus-entzunezko Komunikazioa euskaraz ikasten ari diren 3. mailako ikasleek Zinea hedabidea eta Ganbara datu-basea ezagutzeko eta proiektuen inguruko zalantzak argitzeko tartea izan dute gaur, martxoak 10, Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioako Campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko auditorioan egin dugun aurkezpenean.

By |2017-03-23T15:09:30+02:0010 martxoa, 2017|

HUHEZINEMA jaialdiko Sail Ofizialean lehiatuko diren 10 lanak aurkeztu dituzte

Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko ikasleek antolatzen duten HUHEZINEMA film laburren jaialdiak hamargarren urteurrena ospatuko du aurtengoan, eta zifra borobilarekin jarraituz, hamar izango dira jaialdiko Sail Ofizialean aurkeztuko dituzten lanak ere. Parte-hartzea oso zabala izan dela azpimarratu dute antolatzaileek, eta horregatik, beste hamahiru lan eskainiko dituzte lehiaketaz kanpo.

By |2017-03-22T11:01:42+02:008 martxoa, 2017|
Go to Top