Hiru lan saritu dituzte V. Zinetika jaialdian

Naïs Graziani-ren At Night, Ryan Renshaw zuzendaria (Bubblegum lanagatik) eta Hugo Le Gourrierec-en Pipo & Blind Love izan dira V. Zinetika jaialdiko garaileak, film onenaren eta zuzendari onenaren kategorietan, eta aipamen berezia modura, hurrenez hurren. Antolatzaileek balorazio oso positiboa egin dute, osasun krisiaren gainetik, ekitaldiak harrera beroa izan duelako.