Handia eta Errementari filmetako efektu bereziak hizpide Huhezineman

Huhezinema jaialdiaren 11.edizioan izango da Drama FX animazio enpresa donostiarra, euskal zinemagintzan azken urteotan egin diren filmen efektu berezien sortzailea. Urtero bezala, zinemarekin lotura zuzena duen gai baten inguruko masterclass bat antolatuko du HUEZIk jaialdi egunetarako, eta Efektu Berezien Goya saria irabazi dutela aprobetxatuta, bertan izango dira donostiarrak martxoaren 21ean. 2008an sortutako enpresa da Drama FX, eta neurrira eginiko edozein efektu sortzeko gaitasuna dutelako nabarmendu dira

By |2018-03-15T13:00:37+02:0015 martxoa, 2018|

Huhezinema jaialdiaren kartel lehiaketa martxan da

Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren XI. ediziorako kartel lehiaketa martxan da jada. Kartelak aurkezteko epe-muga 2018ko urtarrilaren 12a izango da, eta adin guztietako egileen lanak onartuko dituztela iragarri dute antolatzaileek. Euskal Herrian jaiotakoak edota erroldatuak izan beharko dutela da baldintza bakarra. “Ikusteko jaioak gara” da aurtengo kartel lehiaketaren gaia, eta zinema munduarekin zerikusia duen ideiaren bat jaso beharko du. Kartela .TIFF formatuan bidali beharko da

By |2019-05-15T16:45:01+02:0014 azaroa, 2017|
Go to Top