Estreinaldiak: Urriak 23

Black Mass Veneziako Zinemaldiko Sail Ofizialean aurkeztu zuten lehenik, eta orain hilabete Donostiakoan ere eskaini zuten. Scott Cooperrek zuzendu du filma, eta 70eko hamarkadako Boston (AEB) hiriko mafia du aztergai gertaera errealetan oinarritutako lanak. Johnny Deep, Dakota Johnson, Joel Edgerton, Juno Temple, Benedict Cumberbatch eta beste hainbat izarrek gorpuztu dituzte aktore nagusiak. Filmean egindako lanagatik, Deep Oscar sarirako proposatuko dutela diote hainbat adituk. https://youtu.be/CE3e3hGF2jc Un