Ostiralean abiatuko dute Bilboko Fant jaialdia. Ezagutu xehetasun guztiak!

Datorren ostiralean, 20:00etan Campos Eliseos antzokian, inauguratuko dute Fant Bilboko Zinemaldi Fantastikoa The House of Pine Street filmarekin. Astebetez, 80tik gora film luze eta labur eskainiko dituzte hiriko hainbat aretotan, eta emanaldiez gain, masterclasseak, erakusketa bat, liburu aurkezpen bat eta Gozoki eta Pintxo ibilbidea egingo dituzte.