Kritika: ‘Hostages’

Zuzendaria: Rezo Gigineishvili Urtea: 2017 Herrialdea: Georgia Hegoak ebaki banizkio, neria izango zen... ez zuen alde egingo. Koitaduak hegalik gabekoak, arimarik gabeko gaixoak, irudimenarekin bada ere, ihes egiteko aukera lapurtu dieten errukarriak. Kaiolak ez direlako soilik fisikoki eraikitzen, preso daudenek alde egin ez dezaten. Kaiolak ikasi ere egiten direlako, barneratu eta birsortu. Ikasitako kaiola izurritea bailitzan zabaltzen delako, ezarritako mugek tinko egin dezaten, barrua eta kanpoa bereizi ez