Ekoizpen argentinarrak, batez ere, Horizontes Latinos sailean

Argentinan, Txilen, Mexikon eta Brasilen girotutako hamabi istorio izango dira 71. Donostia Zinemaldiko Horizontes Saria eskuratzeko lehian. Hego Euskal Herrian eta Espainiako lurraldean inoiz erakutsi gabeko ekoizpen latinoamerikarren aukeraketan parte hartuko duten zinemagileek 35.000 euroko saria irabaz dezakete, eta horietako batzuk, gainera, Gazteriaren TCM sarirako hautagaiak ere izango dira.

By |2023-08-03T12:43:26+02:003 abuztua, 2023|

‘Pacificado’ filmak jaso du 67. Donostia Zinemaldiko Urrezko Maskorra

Donostiako Kursaal auditorioan egin berri duten amaiera ekitaldian banatu dituzte 67. Donostia Zinemaldiko sariak, eta Paxton Wintersen Pacificado lanak jaso du Urrezko Maskorra. La trinchera infinita izan da gauaren bigarren protagonista, Euskal Zinemaren Irizar saria, Gidoi Onenaren Epaimahaiaren saria eta Zuzendari Onenen Zilarrezko Maskorra eskuratuz.

By |2019-09-30T10:24:13+02:0028 iraila, 2019|
Go to Top