‘BLONDI’: Zuk ez nauzu inoiz ama deitzen

Zuzendaria: Dolores Fonzi Urtea: 2023 Herrialdea: Argentina – Espainia - AEB Saila: HORIZONTES LATINOS Zinemaldiko zurrunbiloaren beterano gisara -El aura, Truman, Distancia de rescate edo La cordillera filmak aurkeztu ditu eta 2017an Epaimahai Ofizialeko kide izan zen- opera prima duena aurkeztu du Dolores Fonzik 71. edizioko Horizontes Latinos Sailean. Blondi amatasunari buruzko komediarekin egin du debuta argentinarrak: Blondi eta Mirko lagun minak dira. Oso gustura bizi

By |2023-09-29T14:39:25+02:0029 iraila, 2023|

‘EL CASTILLO’: Klase sozialak, gaztelua eta argia

Zuzendaria: Martín Benchimol Urtea: 2023 Herrialdea: Argentina Saila: HORIZONTES LATINOS Etxe inguruan lanen bat egiten ari zen Justina, Martin Benchimol filmaren zuzendariak Panpako landa zabalaren erdian gazteluarekin topo egin zuenean. Tokiarekin txundituta, etxeko nagusia ezagutu nahi nuela esan zion andreari, eta hark, erantzun: “Hemen duzu”. Aurreiritziz blaituriko lehen inpresio horretatik sortu zen EL CASTILLO. Bizitza osoan etxe horretako langile izan ondoren, Justinari Argentinako Panparen erdian

By |2023-10-02T15:37:52+02:0028 iraila, 2023|

Ekoizpen argentinarrak, batez ere, Horizontes Latinos sailean

Argentinan, Txilen, Mexikon eta Brasilen girotutako hamabi istorio izango dira 71. Donostia Zinemaldiko Horizontes Saria eskuratzeko lehian. Hego Euskal Herrian eta Espainiako lurraldean inoiz erakutsi gabeko ekoizpen latinoamerikarren aukeraketan parte hartuko duten zinemagileek 35.000 euroko saria irabaz dezakete, eta horietako batzuk, gainera, Gazteriaren TCM sarirako hautagaiak ere izango dira.

By |2023-08-03T12:43:26+02:003 abuztua, 2023|

‘CARVÃO/CHARCOAL’: Ikatza bezain beltz

Zuzendaria: Carolina Markowicz Urtea: 2022 Herrialdea: Brasil-Argentina Saila: HORIZONTES LATINOS Charcoal-ek tentsio desberdinen inguruan eraiki nahi du bere izaera, eta oreka anitz hauei eustea ez da erronka makala izango. Aspektu batzuetan garaile aterako da, besteetan ez horrenbeste. Zinemaldira  Torontoko jaialditik iritsi den pelikulak familia bateko bizimodua du ardatz, Sao Paulo kanpoaldeko zonalde txiroan bizi dena. Ume txikia gurasoekin eta amaren aitarekin bizi da, nahiz eta

By |2022-09-22T12:50:14+02:0022 iraila, 2022|

‘1976’: Emakumearen mozorroa

Zuzendaria: Manuela Martelli Urtea: 2022 Herrialdea: Chile Saila: HORIZONTES LATINOS   Latinoamerikako historiaren inguruko hausnarketak ohiko dira Zinemaldi honetan. Perlak sailean ikusi dugu Argentina, 1985 filma eta, hizpide dugun pelikula honetan ere, urte zehatz batetan ezarriko dira gertakariak herrialdeko egoeraren marko sozio-politikoa plazaratuz. Kasu honetan Chileren errealitatea ezagutuko dugu, baina, Santiago Mitreren pelikulan ez bezala, egoera politikoaren inguruko hausnarketak ez dira lehen ordenean egongo. Itzulinguru

By |2022-09-21T14:09:17+02:0021 iraila, 2022|

Zinemaldiko kritika: ‘MADALENA’

Zuzendaria: Madiano Marcheti Urtea: 2021 Herrialdea: Brasil Saila: HORIZONTES LATINOS  Iaz, pertsona transexual bat hil zuten bi egunetik behin Brasilen. ANTRAren (Asociación Nacional de Travestis y Transexuales) azken txostenek ziotenez, 175 izan ziren transfobiaren biktima mortalak herrialdean, aurreko urteko 145ak baino % 40 gehiago, eta rankingean bigarren dagoen herrialdean (Mexiko) baino ia hiru aldiz gehiago. Horrelako lekuetan, ia eguneroko kontutzat edo zenbaki soiltzat hatzen diren

By |2021-09-21T12:02:33+02:0021 iraila, 2021|

Horizontes Latinos saila osatuko duten hamar proiektuak aurkeztu dituzte

Hilabete eta erdi falta da 69. Donostia Zinemaldia abiatzeko, eta jaialdiaren arduradunek ikusgai izango diren filmen zerrenda eguneratzen jarraitzen dute. Gaurkoan, Horizontes Latinos saila osatuko duten hamar filmen berri eman dute, eta erdiak Work In Progress Latam ataletik igaro dira. Haiekin batera Madino Marchatiren Madalena, Andreas Fontanaren Azor eta Tatiana Huezoren Noche de fuego opera primak ageri dira.

By |2021-08-11T10:13:32+02:004 abuztua, 2021|
Go to Top