Dokumentalei eskainitako saio berria aurkeztu du Kanaldudek

Ipar Euskal Herriko sorkuntza balioan jarri eta dokumentalen ekoizpena sustatzeko, generoa protagonista izango duen emankizuna eskainiko du Kanaldude telebistak. Joana Duhaldek aurkeztuta, ostegunero, 21:00etatik aurrera emango dute HORDOK.