Zazpi euskal film labur emango ditu gaur ETB1ek

22:15ean abiatu ohi den ETB1eko Zinez saioan azken hiru urteetan ekoitzitako zazpi euskal film labur eskainiko dituzte gaur, ekainak 20. Aitor Arregiren Zarautzen erosi zuen (2014), Asier Altunaren Zela trovke (2013), eta Koldo Almandozen Hubert le Blonen azken hegaldia (2015) lanak izango dira ikusgai, besteak beste.