‘WALK UP’: Betiko Hong

Zuzendaria: Hong Sangsoo Urtea: 2022 Herrialdea: Hego Korea Saila: SAIL OFIZIALA Mahai bat, bizpahiru pertsonaia eta alkohol asko. Nork ez luke Hong Sangsooren film bat identifikatuko? Erritmo nekaezinean, urtero bi pelikula sortzera ere iristen den zinemagile hegokorearrak Walk Up aurkeztu du Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean, bere estilo puru eta minimalistaren azken erakustaldia. Eta erakustaldia diot, ez maisulana iruditu zaidalako, bere planteamendu estetikoaren enegarren adibidea delako

By |2024-04-17T15:36:09+02:0024 iraila, 2022|

Gaurtik aurrera Cannesen lehian izango diren filmak

Iragan larunbatean, maiatzak 13, jakinarazi zuten Cannesko zinema jaialdiko Sail Ofizialean lehiatuko ziren filmen zerrenda. Azken orduko tira-birak tarteko, hainbat zinegile ezagunek ez dute La Croisetten egoteko aukerarik izango, hala nola, Abdellatif Kechiche, Roman Polanski, Steven Soderbergh eta Kathryn Bigelow zuzendariek. Aukeratutako filmen artean, Asiatik eta Europa ekialdetik etorritako lanak izango dira nagusi.

By |2017-06-02T12:59:22+02:0017 maiatza, 2017|

‘I am not Madame Bovary’ filmak jaso du Urrezko Maskorra

Bart gauean Donostiako Kursaal auditorioan egin duten sari-banaketa ekitaldian banatu dituzte 64. Donostia Zinemaldiko sariak, eta Xiaogang Feng txinatarraren I am not Madame Bovary lanak jaso du Urrezko Maskorra. Emakumezko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra ere film berean aritutako Fan Bingbing aktorearentzat izan da, eta Gizonezko Aktore Onenarena Eduard Fernandez espainiarrarentzat, El hombre de las mil caras filmean egindako lanagatik. Aurtengo edizioan hamazazpi film lehiatu dira Urrezko

By |2016-09-30T13:28:26+02:0025 iraila, 2016|
Go to Top