‘LA NOVELISTA Y SU PELÍCULA’: Beti pelikula berdina?

Zuzendaria: Hong Sang-soo Urtea: 2022 Herrialdea: Hego Korea   -Beti pelikula berdina?- Hong Sang-soo-ren pelikula ikustera doanak badaki zer aurkituko duen: kontatzen zaiguna film soila izango da, bertan elkarrizketak muturreraino garrantzia izango du, eta egoera itxuraz hutsaletatik irakurketa existentzialisten eremura gerturatuko gara, ziur asko. Baina formari dagokionean ere zalantza gutxi izango dugu planteatuko den pelikularen inguruan. Are gehiago, itsu-itsuan zinema aretora sartuko bagina eta zuzendari

By |2023-01-09T12:44:01+02:004 urtarrila, 2023|

‘Introduction’: Hasteko, besarkada

Zuzendaria: Hong Sang Soo Urtea: 2021 Herrialdea: Hego Korea -Hasteko, besarkada- Hiru mugimenduko pieza xume eta polisemikoa dugu Introduction, Hong Sang Sooren azken filma. Lehen atalean, aktore bokazioa duen gazte batek aitaren kontsultara joko du eta, nahiz eta filmak bien arteko elkartzea erakusten ez duen, aitaren idazkariarekin eta aktore famatu batekin egingo du topo bertan. Horra hor filmeko lehen ‘aurkezpena’ (‘introduction’ hitzak ingelesez badu esanahi

By |2022-03-30T10:08:11+02:0030 martxoa, 2022|

Carla Simónek zuzendutako ‘Alcarràs’, Berlinen nagusi

Pandemiari aurrez eginez, iaz ez bezala, modu presentzialean ospatu dute aurten Berlinale Nazioarteko Zinema Jaialdia. Carla Simón zinemagile kataluniarraren bigarren film luzea, Alcarràs, izan da Urrezko Hartza irabazi duen ekoizpena, eta Hong Sang-soo hegokorearraren So-seol-ga-ui yeong-hwa lanak jaso du epaimahaiaren sari nagusia. Zuzendari onena Claire Denis izendatu dute.

By |2022-02-17T14:32:50+02:0017 otsaila, 2022|

‘The Woman Who Ran’: Ezer ezkutatzen ez duen misterioa

Zuzendaria: Hong Sang-soo Urtea: 2020 Herrialdea: Hego Korea   -Ezer ezkutatzen ez duen misterioa- Badu misterio kutsu bat Hong Sang-sooren zinemak. Misterio hori ez da, detektibeen generoan bezala, argitu beharreko istorioko gertaera baten inkognita, ezta thrillerretan hainbeste tentsio eta ezinegon sortzen duen etorkizunarekiko ezjakintasuna ere. Horien ordez, zuzendari korearraren zineman, pelikula osoa izan ohi da abstrakziora hurbiltzen den ziurgabetasun atmosfera batean murgilduta; eta, askotan, begi

By |2021-07-30T08:08:14+02:0028 uztaila, 2021|

Estreinaldiak: Maiatzak 6

K2, zerua ukitzen Eliza Kubarska dokumentalista eta alpinistak zuzendutako filmak 1986an K2 mendira ibilbide zailenetik igotzeko elkartu ziren bederatzi espedizioen historia gogorra ekarriko digu, hamahiru alpinista hil baitziren “uda beltza” bezala ezagutzen den gertaeran. Filma Zineuskadiren Zinema Euskaraz zikloaren baitan estreinatuko dute larunbatean Ordizian, eta maiatzean zehar Elorrio, Bilbon, Gasteiz eta Villabonako aretoetan ere eskainiko dute. https://youtu.be/F-S73c0vQYk Plemya (The Tribe) Cannesko Kritikaren Astean film onenaren

By |2016-05-05T10:12:27+02:005 maiatza, 2016|
Go to Top