IV. AMUA musika film laburren jaialdiaren epaimahaia argitu dute

Kristina Zorita EiTBko kazetaria, Miren Iza konpositore eta abeslari ezaguna eta Xabier Erkizia soinu artista, ikertzaile independente, ekoizle artistiko eta komisarioa izango dira 2024ko AMUA musika film laburren jaialdiaren epaimahaikideak. Azaroaren 14tik 16ra bitartean ospatuko dute festibalaren laugarren edizioa, Hondarribian.

By |2024-11-12T13:04:44+02:0012 azaroa, 2024|

EMANALDIA | ‘Ama Lur’ dokumentala, Hondarribian

Nestor Basterretxea omenduko dute. Maiatzaren 6an 100 urte bete dira Nestor Basterretxea artista jaio zenetik, eta haren ekarpena aldarrikatzeko asmoz, Euskal Herri osoan zehar programa, ziklo eta erakusketa bereziak antolatu dituzte. Hain zuzen ere, 20 kultur erakunde eta entitate baino gehiagok bat egin dute XX. mendeko bigarren erdiko lengoaia plastiko eta bisualen berritzaile nagusietako bat izan zenaren ondarea zabaldu eta gogorarazteko. Gaur, Hondarribiako Itsas Etxea Auditoriumean,

By |2024-10-03T09:55:57+02:003 urria, 2024|

EMANALDIA: ‘Nestor Basterretxea eta irudia’ programa, Hondarribian

Nestor Basterretxea omenduko dute. Hondarribiako Kultur Etxean ‘Nestor Basterretxea eta irudia’ programaren baitako saioa egingo dute ere. Punto de Vista Jaialdiak eta Oteiza Museoak elkarlanean antolatutako ikus-entzunezko hurbilketa da, Gasteizko Artium Museoan ere ikusgai izan dena. 19:00etan ekingo diote saioari, eta ondoko film laburrak egongo dira ikusgai: Fernando Larrukertekin 1966an zuzendu zuen Alquézar. Retablo de Pasión lanarekin hasiko dute programa, garaiko tradizio erlijiosoen estetika eta formetara eginiko gerturatze espresionista

By |2024-10-03T09:47:05+02:003 urria, 2024|

EMANALDIA | Mendi Tour zikloa, Hondarribian

Mendi Tour 2024 ziklo ibiltariaren emanaldiak BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiaren 16. edizioko lan onenak erakusten ari dira herriz herri, Mendi Tour ziklo ibiltariaren baitan. Gaur ikusgai: Oinez (Leire Egaña) | Mendi Film Bizkaia Ternua Beka Crying Glacier (Lutz Stautner) | Film labur onena Rope (Moe Wada) | Mendiko film onena La ligne de l’ange (Bertrand Delapierre) | Argazki onena

By |2024-04-03T16:54:04+02:003 apirila, 2024|
Go to Top