Euskal film luze eta laburrak, Euskal Telebistan

Azken urteetan euskal zinemagintzak emandako uztaren lagina izango da ikusgai errege gauaren iluntzean, Euskal Telebistaren euskarazko katean. Lurralde Hotzak (Iratxe Fresneda, 2019) eta Agur Etxebeste! (Telmo Esnal eta Asier Altuna, 2019) film luzeak, eta Regina, Anti eta Hondale laburrak, 21:05etik aurrera eta guztiak segidan.