‘Precuious’ filma nagusitu da 14. Animadeba jaialdian

Iragan larunbatean itxi zuten Animadeba jaialdiaren 14. ekitaldia musikaz jantzitako sari-banaketa galarekin, eta epaimahaiaren eta ikusleen sari nagusiak Paul Mas zinemagilearen Precious filmak eskuratu ditu. Work in Progress saileko garaikurra, ostera, Izar Films ekoiztetxearen Azkena proiektuarentzat izan da, eta epaimahaiaren aipamen berezia Alberto Vazquezen Homeless Home arrakastatsuak eraman du.

By |2021-09-13T10:28:09+02:0013 iraila, 2021|

Heldu da Animadebaren 14. edizioa!

Gaur, irailak 8, abiatuko dute Deban animazioa ardatz duen Euskal Herriko jaialdirik garrantzitsuena. Sail Nagusian hamar film izango dira lehian, eta horrez gain, Panorama saileko hamabost laburrak, Zuzendari Berriak saileko hamar proposamenak eta lau film luze proiektatuko dituzte eskola magistralekin, Work In Progress saioekin eta hainbat jarduera paralelorekin osatutako egitarauan.

By |2021-09-08T10:39:18+02:008 iraila, 2021|

‘Méandre’ frantziarrak jaso du FANT jaialdiko sari nagusia

Iragan ostiralean jakinarazi zituzten Bilbon FANT Zinemaldi Fantastikoaren 27. edizioko sariak, eta nabarmendutako proposamenen artean izan zen Méandre, Mathieu Turi sortzaile frantziarraren proposamena, epaimahaiaren sari nagusia jaso baitzuen. Euskal proiektuen artean, Alberto Vázquez bilbotarraren Homeless Home animazioak eskuratu zuen euskal film labur onenaren garaikurra, eta Ikuspegi Fantastikoa saileko garaikur nagusia Julian Richbergen Arboretum lanarentzat izan zen.

By |2021-05-17T10:46:06+02:0017 maiatza, 2021|

Gaur abiatuko dute FANT jaialdiaren 27. edizioa

Igor Legarretaren Ilargi guztiak proposamenak zabalduko du gaur, maiatzak 7, Bilboko FANT Zinemaldi Fantastikoaren edizio berria 18:30ean Campos Antzokian egingo duten inaugurazio ekitaldian. Sail Ofiziala, Dokufant, Fant Laburrean (Euskal Filmen azpiatalarekin), Fant Familian, Fant Maisuak, La Aventura, Ikuspegi Fantastikoa (film laburren azpiatalarekin) eta lehiaketatik kanpoko filmen sailez gain, hainbat emanaldi berezi ere egingo dituzte; 70etik gora proposamen bistaratuko dituzte, orotara.

By |2021-05-07T11:03:25+02:007 maiatza, 2021|

‘Homeless Home’ eta ‘Solo son peces’ laburren emanaldia, hedabideentzat

Uniko eta Al Borde Films euskal ekoiztetxeek emanaldi bikoitza antolatu dute datorren otsailaren 4rako, osteguna, Goya sarietarako hautagaiak diren euskal film laburrak komunikabideei eskaintzeko. Saioa 11:00etan izango da Golem zinemetan, eta ostean solasaldia egingo dute formatu laburraren aukeren inguruan.

By |2021-02-02T12:41:52+02:002 otsaila, 2021|

Bost euskal labur, Goya saria eskuratzeko hautagaien zerrendan

Dena ondo bidean, 2021eko martxoaren 6an banatuko ditu Espainiako Zinemaren Akademiak 2020ko ekoizpen onenak nabarmentzeko 35. Goya sariak, eta film laburren ataleko behin behineko 35 hautagaiak aditzera eman dituzte jada. Horien artean badira jatorri euskalduneko bost, fikzio, animazio eta dokumentalen kategorietan.

By |2020-11-17T13:10:25+02:0017 azaroa, 2020|

Zazpi euskal film laburren emanaldiak zabalduko du 62. Zinebi jaialdia

Zailtasun eta muga guztien gainetik, gaur abiatuko dute ZINEBI- Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 62. edizioa. Berritasun gisa iragarri dute formatu hibridoan, partez presentziala eta partez digitala, egingo dutela eta, halaber, film guztiek izango dituztela euskarazko azpitituluak.

By |2020-11-13T11:56:54+02:0013 azaroa, 2020|
Go to Top