Homeless Film Festival ospatuko dute gaur eta bihar Bilbon

Zinemaldi eta giza-eskubideean oinarritutako antzerkitik abiatuta, etxerik gabeko pertsonen errealitatea islatuko du aurten hirugarrenez Bilboko Udala, BBK eta Euskal Herriko Unibertsitatearen elkarlanez bultzatutako Homeless Film Festival jaialdiak. Urriaren 24tik 25era bitarte ospatuko da, Bizitegi elkarteak gaiaren inguruan antolaturiko jardunaldien baitan.