‘THE ZONE OF INTEREST’: Han goitik kea ikusten omen da

Zuzendaria: Jonathar Glazer Urtea: 2023 Herrialdea: Erresuma Batua Ezaguna da oraindik ere zinema kritikari zela Jacques Rivette frantziarrak Kapò (1959) filmari buruz idatzi zuen testu hura. De l’abjection izenburupean, Gillo Pontecorvo zinemagile italiarrak nazien kontzentrazio esparru batean hesi-elektrifikatu bati helduta hildako emakumea filmatzeko moduaz latzak esan zituen, terrorea, sufrimendua, bortizkeria edota krudelkeria ‘edertu’, eta pasarte mingarri hori eszenaratzearen bidez potentzializatu zuela gaitzetsiz. Gerora, eta bestelako testuinguru