Bikoiztaileen haserre oihua

Bikoizketarekin eta azpidatziekin lotutako aferak enegarrenez egin du eztanda sareetan. Oraingoan, Bieuse Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteko kideen erabakia izan da eztabaidaren jatorria: urtarril amaieran planto egin eta Eusko Jaurlaritzaren Zinema Euskaraz programarako zein EiTBrentzako bikoizteari uko egin zioten lan bolumena handitu eta baldintzak hobetu arte. Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak ardura EITBrena dela dio, haiek direlako bikoiztaileen zerbitzuak kontratatzen dituztenak, baina Bieusek laguntza eskatu