‘Stop betoari! Nazioarteko filmak euskaraz’ lelopean, elkarretaratzerako deia egin du (H)Itzartu EITB taldeak

(H)Itzartu EITB taldeak deituta, elkarretaratzea egingo dute larunbatean 12:00etan, EITBren Bilboko egoitzaren aurrean. Stop betoari! Nazioarteko filmak euskaraz lelopean, kultura, euskalgintza, ikus-entzunezkoetako eragile eta bestelako gizarte-eragileei deialdia babesteko eta mobilizazioarekin bat egiteko deia luzatu diete.