Euskadiko Filmategiak Billy Wilder zuzendariari eskainitako zikloa antolatuko du maiatzean Tabakaleran

Maiatzarekin batera egitarau berria estreinatu du Euskadiko Filmategiak. Ostegun honetan, hilak 5, abiaraziko dute Billy Wilder zuzendari austrohungariarrari eskainitako zikloa Double indemnity (Perdición, 1944) filmaren proiekzioarekin Tabakalerako egoitzan.