‘Zinema galdua zikloa’ egingo dute otsailean, BilbaoArte Fundazioan

‘Zinema galdua’ zikloa eskainiko dute BilbaoArte Fundazioko Art House Zineman, lehenengoz. Otsailaren 6tik 20ra bitartean, film bana emangon dute ostegunetan jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin. Sarrera librea izango da, toki guztiak bete arte.