Frankismoko langile batailoiei buruzko dokumentala estreinatuko dute larunbatean Oiartzunen

Kattin Txiki Oiartzungo memoria historikoaren elkarteak Trabajadoriak, frankismoaren esklabuak Oarsoaldean dokumentala aurkeztuko du larunbat honetan Oiartzungo Udaletxean, 11:00etan. Ekitaldi berean Luis Ortiz Alfau eta errepideak eta gotorlekuak eraikitzen aritu ziren gainerako lagunei omenaldia egingo diete. Gainera, testigu izandakoen lekukotasunak ere izango dira.