Iruñean estreinatuko da ‘918 gau’ dokumentala, martxoaren 10ean
Arantza Santestebanen 918 gau filma pantaila handian ikusteko aukera izango da ostiraletik aurrera, Iruñeko Golem Yamaguchi aretoan. Ostegunean, aldiz, Golem Baionan egingo dute aurrestreinaldia, eta zinemagileak aurkeztuko du, gonbidatu berezien parte hartzearekin. Hilaren 11n ere, solasaldia egongo da.