Martxan da Elías Querejeta Zine Eskolako 2020-2021 ikasturtea

Iraila iristearekin batera, eta 68. Donostia Zinemaldia ate-joka dagoelarik, Elías Querejeta Zine Eskolak hirugarren promozioa aurkeztu du dagoeneko. Hilaren 14an (astelehena) ikasleei ongi etorria egin eta 2020-2021 ikasturteari hasiera eman diote. Covid-19 pandemiaren eraginez, EQZEk irakaskuntza dualeko programa bat prestatu du, ikasle eta irakasleen presentzialtasunera egokituta, eta koronabirusari heltzeko prebentzio plana eguneratu du.