Aktoreak eta figuranteak behar dituzte Ziburun, film labur baterako

‘Hiru Olatuak’ itsas kondairan oinarrituta, euskarazko film labur baten errodajea prestatzen ari dira Ziburun. Kanaldudek eta Prima Luce-k antolatutako lantegi baten barne elkartutako gazte multzo batek abiatu du proiektua, eta hura egikarizatuko duten talde artistikoa bilatzen ari dira orain.