Hiri sinfoniak

Pasa den mendeko 20ko hamarkadan, hiri sinfoniak genero bezala ezarri ziren. Soinua irudi dinamikoan txertatzeko oraindik urte batzuk geratzen baziren ere (1928), muntaia zen, hiriaren erritmo frenetikoak azaldatzeaz gain, soinuak iradokitzeko erabilitako mekanismoa. Filmotan hiria, kontzeptu abstraktu gisa, ke, tren, pausu, islada eta gainerako elementuetan gorpuzten zen, azkenik, garai hartako helburu garrantzitsuena lortzeko: mugimendu puruaren konkista. Irudikatutako hiri horiek, baina, edozein izan zitezkeen: Vigo, Cavalcanti, Ruttmann,