Donostiara eta Errenteriara iritsiko da euskarazko ‘Hipnotizatzailea’, etzi

Urtean zehar aukera gutxi izan ohik da euskarazko filmak areto komertzialetan ikusteko. Aukera bakan horietako bat asteburuarekin batera iritsiko da Gipuzkoako bi zinematara. Izan ere, ostiraleko estreinaldien artean Hipnotizatzailea lanaren euskarazko kopiak Errenteriako Niessen eta Donostiako Bretxan ikusi ahal izango dira, Zineuskadi elkartearen eskutik. Iasse Halstrom-ek Hipnotizatzaile filma zuzendu du, eta iazko Donostiako Zinemaldian ikusi ahal izan zen lehendabizikoz Euskal Herrian. Suediako film beltza da