Zinema izango da bigarren Elepika festibaleko protagonista

Euskal Hirigune Elkargo berriko euskara eta kultur mediazio zerbitzuak eta Uztaritze, Kanbo eta Itsasuko liburutegi eta mediatekek elkarlanean, bigarren Elepika festibala egingo dute maiatzaren 10etik 20ra. Euskal hiztunei euskara balioan jartzeko bilgunea eskaintzea dute helburu, eta euskarazko sorkuntza artistikoa zabaltzea eta partekatzea.

By |2017-05-18T14:02:26+02:0011 maiatza, 2017|

Gorka Gómez Andreu gasteiztarrak Spotlight Award saria jaso du

Ameriketako Argazki Zuzendarien Elkarteak (ASC) urtero banatzen dituen Spotlight Awards sarietan, mugatutako estreinaldien eta jaialdietan soilik ikusgai izan diren filmen kategorian, Gorka Gómez Andreu (Gasteiz, 1978) argazki zuzendaria saritu zuen iragan ostiralean, House of Others (Rusudan Glurjidze, 2016) filmean egindako lanagatik. Garaikurra Dakota Johnson modako aktore estatubatuarrak eman zion.

By |2019-05-22T09:36:35+02:007 otsaila, 2017|

Abenduaren 29an egingo dute Besaingo 16. Gau Laburra

Beasaingo Usurbe Antzokian film laburrak izan ohi dira protagonista urte amaieran. Hala, Gau Laburra sioaren 16. edizioa egingo dute abenduaren 29an, osteguna. Bi txanda egingo dituzte, lehena 20:00etan eta 22:20ean bigarrena, eta orotara hamasei film labur eskainiko dituzte. Gabonetako betekadak ez dira soilik janariagatik izaten, baita ikus-entzunezko saio luzeengatik ere. Beasainen ohituta daude urtea amaitu aurretik film laburren betekada ederrarekin etxera bueltatzen, eta aurtengoan ez da

By |2019-05-22T09:38:39+02:0021 abendua, 2016|

33 herrialdetako 71 film lehiatuko dira Zinebi jaialdian

Zinebi Bilboko Dokumental eta Film Laburren Jaialdiaren 58. edizioa azaroaren 18tik 25era luzatuko da, eta Sail Ofizialean 71 film ikusteko aukera izango da, horien artean sei euskal ekoizpenak. Ohorezko Mikeldi sariak Jaime Chávarri zinegile eta gidoigile madrildarrak eta Bahman Ghobadi zinegile kurdu-iraniarrak jasoko dituzte.

By |2016-11-25T17:46:53+02:003 azaroa, 2016|
Go to Top