EMANALDIA | ‘Hil kanpaiak’ filma, Nafarroako Filmotekan

‘Hil kanpaiak’ filmarekin abiatuko du Nafarroako Filmotekak apirila. Zinema eta Literatura zikloaren hirugarren edizioarekin abiatuko du Nafarroako Filmotekak apirileko egitaraua. Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialak (IHEO) eta Nafarroako Liburutegiak elkarrekin antolatutako egitasmoa da, hizkuntzetako ikasleentzat pentsatutakoa, eta irakasleek beraiek aurkeztuko dituzte saioak. Miren Gorrotxategik idatzitako eleberriaren izen bereko zinema egokitzapena izango da pantailaratuko dute lehen filma hilaren 3an: Imanol Rayok zuzendutako Hil kanpaiak (2020). Santi Leonek hartuko du aurretik

By |2024-04-02T10:36:14+02:002 apirila, 2024|

EITBren parte-hartzea duten filmen datu-basea sortu dute

EITBren webguneak euskal zinemari eskainitako erakusleiho berria izango du aurrerantzean. 2020an eta 2021ean estreinatutako EITBren parte-hartzea duten hamasei filmen inguruko informazioa kontsultatzeko aukera eskaintzen du uneotan, tartean, lanaren fitxa teknikoa, trailerra eta filmaren inguruan argitaratuko albiste eta elkarrizketak.

By |2021-08-06T09:16:31+02:006 abuztua, 2021|

Iñigo Aranburu: “Laburrarentzat ere oso garrantzitsua izan da ‘Handia'”

Iñigo Aranburu (Donostia, 1971) aktoreak kameraren gidaritza hartu du aurrenekoz Oihartzunak proiektu pertsonalari forma emateko, eta goi mailako profesional eta adiskideen laguntzarekin osatu du ama omentzen duen lau minutuko laburra. 30 urterekin abiatu zuen aktore ibilbideaz aritu zaigu, ordea, elkarrizketaren bigarren zati honetan.

By |2021-07-21T12:57:22+02:0023 uztaila, 2021|

Ostiralean abiatuko dute ZinemaldiaCAT 2021, Bartzelonan

Bartzelonako Euskal Etxeak kudeatutako ZinemaldiaCAT jaialdiaren XVI. edizioa maiatzaren 28tik ekainaren 6ra luzatuko da, eta besteak beste, Lander Garroren 2 urte, 4 hilabete eta egun 1, Lara Izagirreren Nora eta Imanol Rayoren Hil kanpaiak proposamenak lehiatuko dira. Euskal mugetatik at egiten duten euskarazko zinemari eskainitako jaialdirik indartsuenetako bat da, eta zazpi lan izango dira ikusgai aurtengoan.

By |2021-06-03T13:28:11+02:0026 maiatza, 2021|

‘Hil kanpaiak’, Filmin plataforman ikusgai

Imanol Rayok iragan Donostia Zinemaldian aurkeztu zuen Hil kanpaiak thrillerra bihar, apirilak 9, helduko da Filmin plataforma digitalera. Miren Gorrotxategiren eleberri homonimoan oinarritutako proposamena azaroaren 20an estreinatu zuten zinema aretoetara, eta hainbat jaialdi zein ziklotan parte hartu ostean, etxean digitalki ikusteko aukera izango da.

By |2021-04-08T10:41:08+02:008 apirila, 2021|

13 euskal proposamen Nantesko Festival du Cinéma Espagnolen

Bihar, martxoak 25, hasi eta apirilaren 4ra arte luzatuko den Nantesko Festival du Cinéma Espagnol jaialdian Fenêtre Basque izeneko atala atondu dute hogeigarren urtez. Euskal ekoizpen nabarmenenak bistaratzeko helburua du, eta aurtengo edizioan hamahiru euskal proiektu izango dira ikusgai, tartean, Oskar Alegriaren Zumiriki (2019) eta Asier Altunaren Arzak Since 1987 (2020) dokumentalak.

By |2021-03-24T12:21:51+02:0024 martxoa, 2021|
Go to Top