‘Bizkarsoro’ filmak 2024ko Ikus-entzunezko Argia Saria jaso du 

Euskararen iragan hurbilari errepasoa egiteaz gain, jasandako zapalkuntzari eta altxatzeko grina izan zutenei aitortza egiten dien pelikula goraipatu du komunikazio-taldeak. Urtarrilaren 12az geroztik herri herri ari dira Josu Martinezek zuzendutako fikziozko lana erakusten.