‘Zineskola’ euskarazko irudi heziketa programa, martxan

Ipar Euskal Herriko lehen mailako eskolei kalitate handiko euskarazko animazio filmak eta laguntza pedagogiko egoki bat eskaintzeko asmoz, EKE – Euskal Kultur Erakundeak eta bere partaideek Zineskola euskarazko irudi heziketa programa antolatuko dute berriz 2023-2024 ikasturtean. Parte hartu nahi duten irakasleek 2023ko abenduaren 22ra arte eman dezakete izena.

By |2024-01-02T10:22:31+02:0028 azaroa, 2023|

Begirada bat transexualitateari

Transfobioarekiko arbuioa zabaldu eta trans identitatea ezagutarazteko hainbat jarduera egingo dituzte Iruñeko Iturrama eta Mendilorri auzoetako kultur guneetan, tartean gaia jorratzen duten bi filmen emanaldia. Izan ere, ba al dakigu zer den trans izatea?

By |2019-04-29T12:34:35+02:0029 apirila, 2019|

Azken egunak EQZE-n izena emateko

Urte hasieran, urtarrilaren 8an hain zuzen, zabaldu zuten Elias Querejeta Zine-Eskolarako izen ematea. Iragarri bezala, bost hilabete hartu ditu inskripziorako epeak, eta datorren ostegunean, maiatzaren 31ean, itxiko dute. Orotara, 40-45 pertsona jasoko ditu ikasturte berriak eta, antolatzaileek zabaldu dutenaren arabera, jada 31 ikasle baino gehiagok eman dute izena.

By |2018-05-21T13:05:22+02:0021 maiatza, 2018|

Koprodukziorako aholkularitza saioak antolatu dituzte Europa Creativak eta Donostia Zinemaldiak

Nazioarteko bokazioa duten zinema-proiektuetarako aholkularitza saioak antolatu ditu Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik, Donostia Zinemaldiarekin elkarlanean. Ekainaren 27 eta 28an izango dira saioak, eta gehienez ere sei proiektu aukeratuko dituztela aurreratu dute. Maiatzaren 25a izango da izena emateko azken eguna.

By |2018-05-11T12:13:46+02:0011 maiatza, 2018|

Eman izena zinema, telebista eta bideo-jokoetarako efektu berezien masterrean!

Donostiako Centa Eskolak zinema, telebista, bideojoko eta bestelako euskarrietarako efektu bereziak sortzeko urtebeteko masterra eskainiko du urritik ekainera. Eztandak, istripuak, superheroiak eta modan dauden beste hainbat elementu sortzen irakatsiko dute. Izen-ematea zabalik da.

By |2019-05-17T15:45:31+02:0022 apirila, 2016|
Go to Top