Estreinaldiak: Abenduak 4

Dragoiaren gidaria Dragoi gaztea Firedrake protagonista da, gizakiengandik basoan ezkutatzen ibili beharraz nekatuta dagoena eta leinuko nagusiei jada benetako dragoia dela erakusteko irrikan dagoena. Izan ere, gizakiak dragoien azken babeslekua suntsitzeko zorian daudenean, orduan ekingo diote Firedrakek eta bere lagun Gorritxok, ezkutuan, Zeruaren Ertzaren bila joateko abenturari, kondairak dioenez bertan baitago dragoien santutegia. Bilaketa-bidaia horretan Ben ezagutuko dute, eurekin bat egingo duen kaleko mutil umezurtza.

By |2020-12-03T14:16:19+02:003 abendua, 2020|

Donostia Zinemaldia, Azkuna Zentroan

Gaurtik hasita, eta igandera, urriak 4, bitartean, Donostia Zinemaldiaren 68. edizioan estreinatutako filmez osaturiko sorta bat aurkeztuko du Bilboko Azkuna Zentroak. Ikus-entzunezkoen indartze programaren baitan kokatu dute ekimena, eta proiektatuko dituzten guztiak, Espainian oraindik argitaratu gabeko pelikulak izango dira.

By |2021-01-15T14:17:05+02:0028 iraila, 2020|
Go to Top