Inoiz baino herri eta sortzaile gehiago, Geuretik Sortua egitasmoaren III. edizioan

Geuretik Sortuak proiektuak jada baditu aurpegi berriak. Iruñeko Kondestable Civivox aretoan antolatutako ekitaldian aurkeztu dituzte aste honetan egitasmoaren 3. edizioan parte hartuko duten udalerrietako ordezkariak, beka lortu duten sortzaileak eta proiektuko bidelagun politiko zein teknikoak. Alor orotariko 30 proiektu hautatu dira, inoiz baino gehiago; horien artean, lau zinemari dagozkionak.

By |2025-01-29T10:49:53+02:0029 urtarrila, 2025|

EPEMUGA | Emanaldiak antolatzeko eskaerak

Laburbira zirkuituraren emanaldiak antolatzeko eskaera deialdiaren epemuga. Laburbiraren aurtengo edizioak Durangoko Zugaza zineman apirilaren 11an egingo den aurre-estreinaldiarekin hasiko du bere ibilbidea, eta horren ostean, nahi beste herritan erakustea da asmoa. Edozein herritan antolatu daiteke eta, bide horretan, emanaldia antolatu nahi duten elkarteentzako zein udalentzako izen-ematea zabalik izango da martxoaren amaiera arte. Bertan aukeratu dezakete antolatzaileek apirilaren 12tik maiatzaren 12ra bitartean zein egunetan eta non antolatu

By |2024-03-04T12:13:17+02:004 martxoa, 2024|
Go to Top