‘Zumaia, herri bat Covid19 olatuaren aurrean’ dokumentala, online

Zumaiako Udalak eta Urola Kostako Komunikazio Taldeak elkarlanean ekoitzitako eta Jon Maiak zuzendutako Zumaia, herri bat Covid19 olatuen aurrean dokumentala martxo hasieran aurkeztu zuten. Gaitzak astindu eta baldintzatutako urtea herritarrek nola bizi izan zuten bistaratzen du ikus-entzunezkoak, eta online dago ikusgai Baleikeren atarian.