‘Azken arnasa arte’ dokumental fikzionatua, sarean ikusgai

Orain hilabete inguru egin zituzten estreinaldi handiak, Bilboko Kafe Antzokian egindako aurkezpen festa batean lehenengo, eta Hernaniko Biteri Kultur Etxean egindako emanaldian ondoren. Online ikusteko moduan jarri dute orain Azken arnasa arte dokumentala, Euskal presoen senitarteko adinekoen egoera azaleratzeko asmoz sortutako proiektua.