‘TÓTEM’: Doluari aurre egiteko saihesbide emozionalak

Zuzendaria: Lila Aviés Urtea: 2023 Herrialdea: Mexiko Norbanakoen heriotzak hurbileko ditugunekin elkartzeko hitzordu bilakatu ohi dira normalean, utzi gaituena gogoratu eta haren galerari negar egiteko une sentikorrak. Zinemaren historian (literaturan, antzerkian eta baita pinturan ere gertatu bezala), sortzaileek kontaketaren zirrikitu dramatikoak aprobetxatu izan dituzte halakoei etekina atera eta giza taldeen eta komunitateen harreman afektibo zein sozialak aztertzeko, horien deseraikitze gradualean sakondu eta komunikazio eza bistaratzeko.

By |2024-03-08T11:50:37+02:006 martxoa, 2024|

‘SAMSARA’: Zinema entzun ere egiten da

Zuzendaria: Lois Patiño Urtea: 2023 Herrialdea: Euskal Herria Euskal zinemaren zigilupean -Sr&Sra ekoiztetxe donostiarraren babespean- aurkeztu zaigu Lois Patiño zinemagile galiziarraren lan berriena, Berlinale zinemaldiko Encounters sailean epaimahaiaren sari berezia jaso zuena iragan otsailean. Ia urtebetez jaialdiz jaialdi nazioartean erakutsi ostean iritsi da gure zinema aretoetara, eta behingoz izan dugu “esperientzia bakar eta errepikaezina” deritzotena deskubritzeko aukera. Izan ere, horixe du proiektuak arnasgune, istorio/kontaketa/film arrunt

By |2023-12-27T14:32:54+02:0027 abendua, 2023|

Sean Connery aktore eskoziarra larunbatean zendu zen

60ko eta 70eko hamarkadetan James Bond agentea gorpuztu zuen Sean Connery aktore eskoziar ezaguna iragan urriaren 31n zendu zen, Nassauko (Bahamak) bere etxean eta familiaz inguratuta, denbora batez gaixo egon ostean. Halaxe azaldu zion haren seme Jason Conneryk BBC hedabideari. 70etik gora filmetan hartu zuen parte, eta Oscar bat, bi Bafta sari eta hiru Urrezko Globo eskuratu zituen, besteak beste.

By |2020-11-02T16:12:58+02:002 azaroa, 2020|

Edertasun hilezkorra

Ignacio Arakistain, 2020ko uztaila .“Ni, Ennio Morricone, hil egin naiz”. Horrela hasten omen zen joan den astelehenean zendu zen maisu italiarrak bere agurra adierazteko idatzi zuen gutuna. Agur xumea berau, azken ohar horretan adierazten zen moduan, foku mediatikorik ez baitzuen nahi bere heriotzaren bueltan. Ugariak izan dira azken egunotan hirurogei urtez burmuinean iltzatuak ditugun hainbat melodia eder sortzeaz arduratu den konposatzaile trebeak jaso dituen goratzeak

By |2020-10-23T16:23:20+02:009 uztaila, 2020|
Go to Top