‘Dokumental gaua’ egingo du Kanaldudek, gaur iluntzean

Dokumentalen emisioari eskainitako hitzordu berri bat hartuko du gaur iluntzean Ipar Euskal Herriko Kanaldude Telebistak. Hergarai Bizi (2023), Uhinak (2022) eta Herriarekin (2020) lanak izango dira ikusgai, 21:00etatik aitzina.