‘Negu Hurbilak’ filma Ipar Euskal Herrian izango da ikusgai, maiatzaren 22tik goiti

Getariako, Baionako, Donibane Garaziko, Donapauleko, Kanboko, Urruñako, Hendaiako, Hazparneko eta Donibane Lohizuneko zinemetan izango da ikusgai Negu Hurbilak (2024), Negu Kolektiboak sinaturiko lehen filma. Euskal Herriko gatazkaren amaieran kokatuta, ihesaldi baten erretratua egiten du pelikulak; Jone Laspiur du protagonista nagusia.

By |2024-05-28T08:55:28+02:0020 maiatza, 2024|

EMANALDIA | ‘Artzain soil’ filma, Hendaian

Artzain soil filma ikusgai, Ipar Euskal Herriko zinema aretoetan Novanima Productions-ek ekoiztu eta Kanaldude Telebistak koproduzitutako filmak 67 minutuko iraupena dauka, eta elikadura, transmisioa edota lurraren jabegoa bezalako gaiak lantzen ditu. Zukugailua elkarteak antolatutako Kitrikoketa idazketa-tailerrean parte hartu zuten bi zuzendariek iaz, beren proiektua garatzeko asmoz; lana euskaraz zein frantsesez errodatuta dago. Artzain soil – Bergère Sans Terre filmaren sinopsia: Hurrengo neguan Maina Chassecent gazea ez

By |2024-05-03T11:09:40+02:003 maiatza, 2024|

‘Karpeta Urdinak’ filma Iparraldeko zinema aretoetan ikusgai

2023ko Ikus-entzunezko Argia Saria jaso berritan, Ander Iriartek Karpeta Urdinak dokumentalarekin bira hasiko du Ipar Euskal Herriko herrietan. Otsailaren 13an, astelehena, Hendaian izango du lehen emanaldia, eta Urruña, Getaria, Baiona, Kanpo, Hazparne, Donibane Garazi, Maule eta Donapaleu bisitatuko ditu gero.

By |2023-02-10T10:26:31+02:0010 otsaila, 2023|

‘Akelarre’ filmaren emanaldi sorta, Lapurdin eta Nafarroa Beherean

Iazko Donostia Zinemaldian argia ikusi zuen Pablo Agüero argentinarraren Akelarre arrakastatsua Lapurdiko zein Nafarroa Behereko hainbat udalerritan eskainiko dute datozen egunetan, baita Errenterian (Gipuzkoa) ere, Pontikako frontoian egingo duten aire libreko emanaldian. Baionako saioan, gainera, kontzertua eskainiko du filmaren soinu bandaren sortzaile Maite Arroitajauregi Mursegok, filmaren ostean.

By |2021-08-23T09:53:28+02:0023 abuztua, 2021|
Go to Top