Urriko azkena, Euskal Zinema Dokumentalaren astea Gasteizen

Urriaren 26tik 30era egingo dute Gasteizko Vital Fundazioaren kulturunean Euskal Zinema Dokumentalaren VI. Astea. Urteroko zitan euskal sortzaileen dokumental esanguratsuenen aukeraketa bat eskaintzen dute, eta aurtengoan, lau luze eta hiru laburrek osatuko dute programa.