Film laburren emanaldia, Bageraren Zineforumean
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak hilero antolatzen duen zineforumaren maiatzeko emanaldia hilaren 12an, asteazkena, egingo dute, eta bost euskal film labur eskainiko dituzte Lugaritz Kultur Etxean, 18:30ean hasita. Ander Gisasola Kresala Zineklubeko kideak gidatutako ondorengo solasaldian filmen egileek hartuko dute parte.