Euskal zinemagintzaren hiru belaunaldi aztertuko dituzte EHUko udako ikastaroetan
http://vimeo.com/55254663 Euskal zinema: zinemagileen hiru belaunaldi izeneko kongresua antolatu dute Euskadiko Filmategiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak. Uztailaren 2a eta 4a artean egingo dute. Egun lanean diharduten hiru zinemagile belaunaldi hartu dituzte ardatz ekimen honetarako. Antolatzaileek azaldu dutenez, topaketa honen helburua “historia, jatorriaren inguruko eztabaidak, industria, nortasun nazionala, euskara, generoari buruzko eztabaidak, nazioartekotasuna, Kimuak programaren garrantzia, Zinemaldiarena, abangoardiak, eta abar” aztertzea da.