18. Zinegoak jaialdiaren irudia eta formatua argitu dituzte

Genero izpirik gabe lelopean, Zinegoak Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren 18. edizioa martxoaren 1etik 14ra egingo dute, eta gaur, urtarrilak 13, Helena Goñi argazkilariaren irudidun kartela aurkeztu dute. Horrez gain, jaialdia digitalki jarraitzeko modua izango dela iragarri dute antolatzaileek.