Hekimen Elkarteak, Eusko Jaurlaritzak banatutako dirulaguntzen harira
Eusko Jaurlaritzak Covid-19ak eragindako kalteak arintzeko asmoz zenbait komunikabideri emango dien laguntza gainerako euskarazko komunikabideei zabaltzeko eskatzen du Hekimen Euskarazko Hedabideen Elkarteak. Covid-19ak eragindako pandemiaren ondorioak latzak izaten ari dira komunikabideen eremuan eta, noski, baita euskarazko hedabideen kasuan ere. Pandemia hasieran egin genuen azterlanak argi erakutsi zuen, besteak beste, publizitatean jaitsiera nabarmena jasaten ari garela edota harpidetzetan ere murrizketa gertatzen ari dela. Eta horri