Erakundeak eta plataformak ez dira ikus-entzunezkoen lege orokorra betetzen ari

Espainiar Estatuko eta EAEko erakundeak eta streaming plataformak Ikus-entzunezkoen Lege Orokorra betetzen ari ez direla salatu dute Euskalgintzaren Kontseiluak, Hekimen Elkarteak eta Pantailak Euskaraz ekimenak gaur Donostian egindako agerraldian. 2022ko uztailaren 8tik dago indarrean ikus-entzunezko komunikazioari buruzko 13/2022 lege orokorra.