Zinemaren Festa martxan da, Hego Euskal Herrian
23 zinema aretok egin dute bat ekainaren 6ra arte luzatuko den ekimenarekin. Aurreko edizioan bezala, ez da beharrezkoa izango aldez aurretik webgune ofizialaren bitartez izena ematea.
23 zinema aretok egin dute bat ekainaren 6ra arte luzatuko den ekimenarekin. Aurreko edizioan bezala, ez da beharrezkoa izango aldez aurretik webgune ofizialaren bitartez izena ematea.
Euskal estreinaldiek izan duten arrakastak ikus-entzuleak zinema aretoetara gerturatu dituela ondorioztatu du EZAE – Euskal Zinema Aretoen Elkarteak. Bidaiariak zinera! kanpainari esker, zinemazaleek bi euroko deskontu zuzena izaten ari dira euskal filmen sarreretan.
Ezinbestean musukoa erabili beharraren dekretua bertan behera utzi berritan, Hego Euskal Herriko zinemazaleek aurrenekoz goza dezakete, 2019az geroztik, Zinemaren Jaiaz. Maiatzaren 3an, 4an eta 5ean, filmak ikusteko sarrerek prezio murriztuak izango dituzte. Euskarazko edota euskarara ekarritako lanik ez da ikusgai izango.
LABI batzordeak hala erabakita, Eusko Jaurlaritzak kultur ekitaldietarako edukiera murriztu du, ondorioz, 2022ko urtarrilaren 28ra bitartean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zinema aretoek %60ko edukiera izan beharko dute; Nafarroan, aldiz, urtarrilaren 14ra arte egongo dira neurri berriak indarrean.
EZAE – Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteak ‘Zinema pantaila handian’ izeneko kanpaina jarriko du ekainaren 22tik aurrera martxan. Helburua herritarrak filmak zinema aretoetan ikustera animatzea da, eta lau ardatz nagusi jorratuko dituzte: “pelikulak pantaila handian ikusteak dituen abantailak azpimarratzea, EZAEren zinema guztietan ezarriko den protokolo zorrotza azaltzea, Internet bidezko erosketak deskontu bitartez sustatzea eta euskal filmei laguntzea, Euskadiko zinemagintzaren balio-kate osoari babesa emanez”.