Hego Euskal Herriko errodajeak gaurtik aurrera berrartu daitezke

Espainiako Osasun Ministerioak konfinamendua malgutzen duen lehenengo fasera igaro diren lurraldeetan errodajeak berrartzeko baldintzak arautu ditu. Maiatzaren 9an Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako neurrietan jaso dituzte Hego Euskal Herrian egitekoak diren filmaketek bete beharreko neurriak (X. ataleko  29-32 artikuluetan irakur daitezke) eta protokoloak.