Musukorik ez, Euskal Herriko zinema aretoetan

Espainiako Ministroen Kontseiluak hala erabakita, aurrerantzean musukoaren erabilera ez da derrigorrezkoa izango Hego Euskal Herriko zinema aretoetan. Aste Santua hasi baino lehen eman zuten asmoen berri, eta atzo onartu zuten gaur bertan indarrean jarri duten dekretua. Ipar Euskal Herrian, aldiz, martxoaren 14az geroztik dago bertan behera musukoaren nahitaezko erabilera zinema aretoetan.

By |2022-04-20T09:48:43+02:0020 apirila, 2022|

Estreinaldiak: Martxoak 4

Kuartk Valley 2005eko amaiera. Kuartango, Arabako (Euskal Herria) haran urrun bat. Bi gizonek amets zahar bat mamitzeko konpromisoa hartu dute: western bat filmatzea. Ez dute ez dirurik ez talde teknikorik, baina bertako biztanleak filmeko pertsonaiak gorpuzteko konbentzituko dituzte. Algo más que morir, lehen euskal westerna, Almería Western Film Festival jaialdian estreinatu zen 2014an, eta bi sari nagusi irabazi zituen. Maider Oleagak zuzendutako Kuartk Valley filmak argitara eman du abentura

By |2022-03-03T12:24:02+02:003 martxoa, 2022|

Bueltan da Zinemaren Festa!

Gaur, irailak 27, hasi eta hilaren 30era arte, lau egunez oraingoan, Zinemaren Festa ospatuko dute Hego Euskal Herriko aretoetan. Honenbestez, karteldegiko filmak 3,5 euroan eskuratu ahal izango dira (aurreko edizioetan baino 60 zentimo garestiago, baina ohiko salneurria baino nabarmen merkeago), eta ez da aurrez jaialdiaren webgunean akreditatu beharko.

By |2021-09-27T11:54:17+02:0027 iraila, 2021|
Go to Top